Nortzuk gara

1999 urtez geroztik gure jarduera nagusiena Gipuzkoako probintzian burutu dugu. Donostian gaude eta gure zerbitzuak tentsio bajuko instalakuntza elektrikoetara, industriara, erabilera tertziarioetara, komunitateetara eta partikularrei zuzenduak daude orokorrean.

Lanean hasi ginenetik bezeroaren asebetetzea izan da gure ardura nagusiena. Guzti hau, eginiko esfortzu handiari, bilakaera jarraiari, kalitatearen kontrolari eta prestakuntza jarraiari zor diogu. Instalakuntza konplexuenei aurre egin ahal diegu lortu dugun ahalmenari esker.

Egitasmoen osoko kudeatzaile bezala gure bezeroen instalakuntzen azterketa zehatzak burutzen ditugu. Talde tekniko zabala dugu eta beraien egitasmo elektrikoetarako, instalakuntzen berrikustetarako, aurrezpen azterketetarako eta eraginkortasun energikorako materiala eskaintzen diegu.

Disziplina anitzeko eta jende gazteaz osatutako enpresa gara. Egiten ditugun gauzetan ilusio asko jartzen dugu eta gure ezagutzak berritzeko ardura dugu.

URUMEA ELEKTRIKA, S.COOP
Martutene Pasealekua 7-2. solairua
20014 DONOSTIA
Tel./Fax: 943 453 966
Mov.:      629 264 467

F-20949392